Koordinatzailea

Dept. of Languages and Intercultural Studies (LINCS), Heriot-Watt University, Edinburgh.

Erresuma Batuan lider den eta Eskozian, Dubaien eta Malaysian kanpusak dituen unibertsitate bat da. Hizkuntza eta kulturarteko ikasketa saila (LINCS), itzulpen eta interpretazio ikasketetako arloetan espezializatuta dago, baita ondare kultural bizian ere, hizkuntza politika, identitatea eta migrazioaren antzeko kulturarteko ikasketetan. Hizkuntzaren izaera aplikatua eta erabilera profesionala eta komunikazio-trebetasunak ardatz dituzten ikasketa-programak eskaintzen ditugu aspalditik.

Gure Kultura arteko Ikerketa Zentroa (IRC) munduko testuinguru aldakorretik sortzen diren kultura arteko funtsezko gaiez arduratzen da. Esperientzia horren ondorioz, EBk hainbat diru-laguntza eman ditu proiektu berritzaileetarako: New Speakers in a Multilingual Europe, RADAR, IMPLI, CO-Minor/Inquest, Justisigns, Medisigns, Insign, CoHERE, Moving Languages, Intercultural Training for Educators (InterTraine) eta beste batzuk. Zuzentzen edota haietan laguntza eskaintzen dugun beste proiektu batzuk dira ondorengoak: Happy to Translate plana, Eskozian hizkuntza oztopo bati aurre egin behar dioten guztientzat sektore publikoan eta borondatezkoan zerbitzuak eskuratzeko berdintasuna sustatzen duena; Translating the Deaf Self; Place and Memory in Europe; eta Imaginaries of Home.

IndyLan proiekturako kontaktua

Dr Katerina Strani,  A.Strani@hw.ac.uk

Tel: +44 131 451 4216

https://researchportal.hw.ac.uk/en/persons/katerina-strani-jefferson

Twitter: @KaterinaStrani 


Cornwall Council

Cornwall Council Erresuma Batuko Kornuallesko Agintaritza Unitarioa da. Cornwall Council hizkuntza kornubieraren programaren buru da, eta Kornubiera Hizkuntzaren Bulegoa ezarri du. Kornuallesko Hizkuntzaren Zuzendaritza (Cornish Language Lead) kornubieraren erabilera handitzeaz, kornubiera erabili nahi duten erakundeei aholkuak emateaz eta komunitatean proiektuak koordinatzeaz arduratzen da.

Hizkuntza kornubierarekiko garatutako estrategiak (Cornish Language Strategy 2015-2025) hizkuntzaren etorkizuneko garapena ezartzen du, eta lau atal nagusi ditu: Estatusa, Erabilera, Eskuraketa eta Corpusa. Kornubieraren hiztun kopurua handitzea eta hizkuntza erabiltzeko aukera gehiago sortzea ditu helburu estrategiak. Kornubiera luzaroan egon den baino egoera indartsuagoan dago orain, baina hizkuntza txiki guztiak bezala, hizkuntza babestu, bultzatu eta garatzeko programa bat beharrezkoa da. Urtero, Kornuallesko Hizkuntzaren Bulegoak kornubieraren erabilera eta hizkuntza garatzeko trebetasunak eta gaitasuna areagotuko dituzten proiektuak bultzatzen ditu. Gure egungo eta aurreko proiektuen zerrenda aurki daiteke hemen.

Kontaktua

Cornish Language Office 
Cornwall Council , 5th Floor, Zone A, Pydar House, Truro, TR1 1XU

Kornuallesko Hizkuntzaren Zuzendaritza: Mark Trevethan

Tel: +44 (0)1872 323497

Email: cornishlanguage@cornwall.gov.uk


Saami Council

Saami Council Saamitarren borondatezko (gobernuz kanpoko) erakundea da, Saamietako kide diren erakundeekin Finlandian, Errusian, Norvegian eta Suedian. 1956an sortu zenetik, Saami Council aktiboki arduratu da Saamitarren politikaren zereginez. Hori dela eta, Saami Kontseilua herri indigenen artean aspalditik dauden erakundeetako bat da. Saami Councilen lana Saami Konferentziaren erabaki, adierazpen eta programa politikoetan oinarritzen da.

Saami Councilen helburu nagusia, Saamiak bizi diren lau herrialdeetan haien eskubideak eta interesak sustatzea da. Saami Councilen zeregin nagusia Saami herriaren arteko kidetasun sentimendua sendotzea, nazio gisa aitortzea eta lau estatuen legedian Saamitarren eskubide kultural, politiko, ekonomiko eta sozialei eustea da (Norvegia, Suedia, Errusia eta Finlandia), baita estatuen eta Saamiak ordezkatzen dituzten erakundeen arteko akordioetan ere. Sami Kontseiluak herri indigenen, giza eskubideen eta artikoaren eta ingurumenaren inguruko gaiei buruzko nazioarteko prozesuetan parte hartzen du.

Saami Councilek Saami herriaren bizimoduari, eskubideei, hizkuntzari eta kulturari buruzko gaiei buruzko iritziak eta proposamenak egiten ditu, eta, bereziki, herrialde ezberdinetako Saamieikin erlazioa duten gaiei buruzkoak.

Sami Kontseilua urtean bi aldiz biltzen da, gutxi gorabehera, Saamien eta beste herri indigenen eskubideei eta kulturari buruzko egunerokotasuneko gaiak eztabaidatzeko. Batzorde Exekutiboa eta Idazkaritza dira kontseilua prestatzeko organoak. Saami Councilen lan espezializatua gai garrantzitsuei eskainitako unitateetan gauzatzen da. Kultura batzordeak kudeatzen du Saami lankidetza kulturala. Saami kulturari buruzko ezagutza handitzea eta zabaltzea, kultur erakundeen eta Saami Councilen arteko lankidetza hobetzea eta kultur funtsak banatzea dira batzorde horren zereginak.

Saami Council diruz lagunduta dago. Saami kontseilua presidente batek gidatzen du, eta bi urtean behin hautatzen dute.

Kontaktua: Áile Jávo, Secretary General, Saami Council

HELBIDEA
SÁMIRÁĐĐI / SAAMI COUNCIL, Postboks 162, N-9735 Kárášjohka/Karasjok
NORWAY

EMAIL: saamicouncil@saamicouncil.net

TELEFONOA  +4748021734


Asociación Moviéndote

Asociación Moviéndote irabazi-asmorik gabeko antolaketa kultural bat da, heziketa, gizarte inklusio, enplegu eta aukera berdintasunen arloetan aditu diren pertsonekinosatuta dago. Hain zuzen, pertsona hauek, gizarte zibileko sektore desberdinetatik datoz, eta haien helburua gure gizartearekiko dugun erantzukizuna sustatzea da, modu honetan, pertsonak gizarteko eremu ezberdinetan aktibo izatera bultzatuz eta prozesu honetan lagunduz.

Moviéndotek, bazterketa arriskuan dauden taldeekin lan egiten du, eta sentsibilizazioarekin, ikerketarekin, formakuntzarekin, boluntariotzarekin eta orokorrean, edozein motatako kulturarteko eta belaunaldi-arteko ekimenekin lotutako jarduerak bultzatzen ditu.

Informazio gehiago www.moviendote.org

Kontaktua: Jaione Santos Miguel

HELBIDEA: Centro Voluntariado Gobelaurre, Parque Gobelaurre s/n – 48930 Getxo, BILBAO, Spain.

Email: asociacionmoviendote@gmail.com

Twitter – @asoc_MOVIENDOTE

Facebook – https://www.facebook.com/moviendote.getxo

Instagram – https://www.instagram.com/moviendote/


Learnmera Oy

Learnmera Oy Helsinkiko eremuan dagoen hizkuntzen hezkuntza eta itzulpengintzako hornitzaile pribatua da, eta, negozioetarako, itzulpenetarako eta zuzenketa zerbitzuetarako hizkuntza eskolak eskaintzen ditu. Ikastaroak eskandinaviar eta europar hizkuntza nagusietan eskaintzen dira, baita hastapen ikastaroak ere ingelesez, finlandieraz, suedieraz, frantsesez, alemanez eta errusieraz. Learnmera Oy-k hezkuntza baliabideak sortzen, webguneak sortzen eta aplikazioetarako edukiak sortzen, baita online ikastaro profesionalak sortzen ere, esperientzia handia du. Gaur egunera arte, ehunka mila deskarga izan dituzte online doanik argitaratuak dituzten kultura eta hizkuntz ikasketarekin lotutako materialak. Learnmera Oy Europako hainbat proiektutan aktibo egon da 2008tik.

Aurretik aipatutako zerbitzuez gain, Learnmera-k IKT zerbitzuak ere eskaintzen ditu, bereziki bezeroekiko interfazeak eta sare sozialetan duten presentzia hobetu nahi duten bezero korporatibo eta erakundeei zuzenduak.

Learnmerak aurretik lan egin duen proiektuen zerrenda bat hemen aurki daiteke.

Kontaktua: Veronica Gelfgren, veronica@learnmera.com  

+358 45 169 5454

www.learnmera.com  

www.thelanguagemenu.com